Azaldu dutenez, helburua herritarrei "etxeko hondakin toxiko eta arriskutsuak gaika bereizteko eta udalerrietan horretarako berariaz prestatutako lekuetan uzteko beharraz jabetzen jarraitzea" da.
Udalak gaineratu duenez, ez dira egunero sortzen diren hondakinak, baina ingurumenerako toxikotasun-arazo larriak sor ditzaketenak dira. Bizkaiko Foru Aldundiaren Garbikerrek Aiboan ustiatzen duen Garbigunean, GarbiGertun edo hurbiltasuneko hamar bat puntutan bota daitezkeen hondakinak dira. Hala nola, etxetresna txikiak, sukaldeko tresnak, etxeko olioa (ontzi itxietan), sakelako telefonoak, kableak, pintura eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, toner eta tintazko kartutxoak, metalezko eta plastikozko kapsulak, pilak, CD, DVD eta kaseteak eta erradiografiak.
"Garbikerren Garbigune mugikorrak, beraz, kontzientzia sortzen jarraitzen du aurten ere Bizkaiko lurraldeko herritarrengan, hurbiltasun-guneetan biltzen diren hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsu ertainak biltzeko", azpimarratu dute.
Carlos Sergio Ingurumeneko zinegotziaren arabera, horri esker, gure hurbileko hiri-inguruneak eta Bizkaiak ingurumen-kalitate hobea dute egunez egun, gure mendi, parke, hiri eta ibaietan, eta nahi ez diren kontrolik gabeko isurketak prebenituz.