Udako jaiak 2026

Jai-giroz agurtuko dute uda Areetan

Laura Fontalba Colomo

Aurten ere, barraskilo-lehiaketa ospatuko dute Mesedeetako jaietan. 

Getxoztarrek Mesedeetako festak irailaren azken aste-akabuan ospatuko dituzte, hilabeteari bukaera borobila emanez.

Udan jai ugari izan badira ere, getxoztarrek oraindino badaukate kaleak festaz betetzeko gura: Areetako Mesedeetako jaiak izango dira iraila ixten dutenak. Hiru egunez, adin guztientzako jolas erraldoiak, bingoa, lehiaketak, tailerrak eta kontzertu ugari izango dituzte.

Barikuan, festa lunch-agaz hasiko da; baina arrastian, bizilagunak batuta, txupinazoagaz eta pregoiagaz egingo dute jaien benetako eztanda. Gauean, La Mara eta The Timpanos & Linea Continua taldeen kontzertuak izango dira, eta, aurreko urteetan bezala, Remember Time musika saioak jarriko dio azken nota lehenengo egunari.

Zapatuan, berriz, umeek eta gazteek egingo diote harrera egunari; bestak beste arrantza-lehiaketa, zumba, puzgarriak eta Kartsak egongo dira goizean zehar. Jarraian, arrasti girotuaren ostean, Delincuencia Senil taldeak eta L.A. Black Night Fest diskofesta ikuskizunak jarriko diote musika gauari.

Domekan, janariaren txanda izango da: ohiko barraskilo-, tortilla- eta marmitako- -lehiaketak izango dituzte bertan, baita txokolatada ere! Musikaz eta giro onagaz jaiei agur esateko, Tequila Moonrise taldeagaz itxiko dute eguna.

Egitaraua: 

Irailak 25

  • 13:00 Luntx-a adineko lagunentzat, Eskoletako plazan
  • 17:30 GureGune gaztelekuaren ginkana, Eskoletako plazan
  • 19:00 Txupinazoa eta pregoia, Eskoletako plazan
  • 20:00 Bingoa, Eskoletako plazan
  • 21:00 Kontzertua: La Mara, Amistad kalean
  • 21:00 Kontzertuak: The Tímpanos & Línea Continua, Eskoletako plazan
  • 00:00 Remember Time, Eskoletako plazan

Irailak 26

  • 11:00 Arrantza-lehiaketa: haur eta gazte mailak, Bizkaia Zubian
  • 11:00 Zabalketaren aldeko zumba solidarioa, Eskoletako plazan
  • 11:30 Puzgarriak eta karts-ak, Bizkaia Zubia plazan
  • 12:00 Sardina-jana herritarra, Eskoletako plazan
  • 13:00 Herri-kirolen erakustaldia, Eskoletako plazan
  • 17:00 Ile-apainketa, pultsera, txapa eta giltzatako tailerrak, Eskoletako plazan
  • 17:00 Dantza Plaza, Berantzagi Dantza Taldearen eskutik, Eskoletako plazan
  • 17:30 Puzgarriak eta karts-ak, Bizkaia Zubia plazan
  • 18:00 Dantzaldia familian, Vivó la Danse Studiorekin, Amistad kalean
  • 18:30 Arrasti girotua, Eskoletako plazan
  • 20:30 Bingoa, Eskoletako plazan
  • 21:00 Kontzertua: Delincuencia Senil, Amistad kalean
  • 22:30 L.A. Black Night Fest, Eskoletako plazan

Irailak 27

  • 08:00 Barraskilo-lehiaketaren izen-ematea, Amistad kalean
  • 10:00 12. Artisautza eta Gastronomia Azoka, Eskoletako plazan
  • 11:00 Tortilla-lehiaketaren izen-ematea, Eskoletako plazan
  • 12:00 Magia-ikuskizuna, Eskoletako plazan
  • 12:00 Fanfarria Marching Band Getxo, ibiltari
  • 12:30 Paella popularra, Eskoletako plazan
  • 13:00 Dantza-erakusketa, Vivó la Danseren eskutik, Eskoletako plazan
  • 13:00 Barraskilo-kazolen aurkezpena, Amistad kalean
  • 15:00 Marmitakoaren aurkezpena, Eskoletako plazan
  • 16:00 Zezen mekanikoa, Eskoletako plazan
  • 16:00 Jolas erraldoiak, Eskoletako plazan
  • 16:30 Txokolatada, Eskoletako plazan
  • 17:00 Marmitako eta tortilla lehiaketen sari-banaketa, Eskoletako plazan
  • 17:30 Kontzertua, Eskoletako plazan
  • 18:00 Barraskilo-lehiaketaren sari-banaketa, Amistad kalean
  • 18:00 Kontzertua: Tequila Moonrise, Amistad kalean

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun