Udalak azaldu duenez, 2026ko Ondarearen Europako XXVI. Jardunaldiak lau arlo handitan banatuko dira. Lehenengo arloak, "toponimia eta auzo historikoen bilakaera" izenekoak, Getxoko auzoen eraldaketatik bizirik iraun duten izenen bidez tokiko historia zeharkatzeko aukera emango du. Bigarrena, "Ondare naturala, geologikoa eta industriala" izenekoak, herritarrek udalerriko geologiara, biodibertsitatera eta memoria industrialera hurbilduko ditu, eta ingurune horien hauskortasunean, eta horiek kontserbatuko eta berreskuratzeko egin ditzaketen jardueretan arreta jarriko dute.
Hirugarrena, "Abra, Punta Begoñako Galeriak eta etorkizun teknologikoa" izenekoak, historia, arkitektura eta teknologia berriak uztartuko ditu, eraikinaren ikerketa- eta zaharberritze-lanak erakutsiko dute. Eta, azkenik, laugarrena, "Memoria soziala, debozioa eta zaporeak arriskuan" izenekoak, ahozko memoria, itsas eta erlijio-tradizioak, gastronomia, hileta-ondarea eta irisgarritasuna balioztatuko dituzte, eta Getxoko eguneroko historiaren eta historia sozialaren parte den ondarea babestuko du.
Elisabete Basañez Turismo zinegotziaren arabera, jarduerei esker "udalerriko ondare naturala, historikoa, arkitektonikoa, industriala eta immateriala deskubritu ahal izango da, eta haren nortasunaren parte diren istorioetara eta tradizioetara hurbildu".