'Haurtzaroa emozioen bidetik' jardunaldia antolatu dute Getxo Elkartegian

Laura Fontalba Colomo

© GETXOKO UDALA

Nerea Mendizabal psikopedagogoa eta komunikazio ez bortitzean adituak zuzendutako jardunaldia izango da, eta haurrek adierazten dutena ulertzeko, beren emozioak laguntzeko, mugak jartzeko eta eguneroko gatazkak kudeatzeko tresna praktikoak eskainiko ditu.

 

Getxoko Udalak adierazi duenez, haurtzarotik nerabezarora bitarteko haur eta gazteen gurasoentzat eta erreferentziazko beste helduentzat zuzenduta dago, eta Guraso Eskola udal programaren barruan kokatu dute. Programa horrek ikuspegi pedagogiko, prebentibo eta komunitario batetik abiatuta, seme-alaben hezkuntzari lotutako behar eta erronka desberdinak lantzen ditu.

Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak azpimarratu duenez, "parte hartzen duten familiei txikiek adierazten dutena hobeto ulertzeko eta, presentziatik, entzute aktibotik eta mugak ezartzetik, haurrei laguntzeko baliabideak eskainiko dizkie, gatazkak eta eguneroko emozioak kudeatzeaz gain, komunikazio-modu asertiboago eta pedagogikoagoekin batera".

Jardunaldia urriaren 17an, 10:30etik 13:00etara, Getxo Elkartegian izango da. Jakinarazi dutenez, euskaraz izango da, baina gaztelaniarako aldibereko itzulpenagaz. Gainera, doakoa izango da, aurretik izena emanda gurasoeskolakgetxo@gmail.com helbidera edo 944 444 249 telefono-zenbakira deituta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun