Uda hasi aurretik, hondartzen kanpainan eraginik ez izateko, lanak alde batera utzi zituzten. Datorren irailaren 30ean, hondartza-denboraldia ofizialki amaituko dela aprobetxatuz, igogailuaren modernizazio-lanei berriro ekingo dietela adierazi du Udalak. Dioenez, instalazio hori hondartzako eta itsas pasealekuko erabiltzaileei, eremu horretan aparkatzen duten pertsonei eta Algortako goiko aldean bizi direnei ematen dien zerbitzuagatik nabarmentzen da.
Obretarako bi hilabeteko epea aurreikusi dute, eta honako lan hauek egingo dituzte: kontrapisu osoa ordeztea, txasisa barne; trakzio-kableak eta amarragarriak ordeztea, trakzio- eta desbideratze-poleak aldatzea, kate-aldagailua aldatzea, trenbidea lerrokatzea, trenbideko amarralekuak/langetak aldatzea, grapak eta orejetak ordeztea, hutsuneko arrabolak ordeztea; maniobra elektronikoa, botoiak, displayak eta zati elektriko osoa ordeztea; eta maiztasun-erregulagailua aldatzea.
Janire Ocio Azpiegitura, Lan eta Zerbitzuetako zinegotziak gaineratu duenez, modernizazio horren bidez, "ahal den neurrian, matxurak gutxitu eta igogailuaren erabilgarritasuna hobetu nahi da; izan ere, urtean 380.000 bidaiari baino gehiago mugitzen dira igogailuan". Hori dela eta, Udalak igogailuak duen "errentagarritasun sozial handia" ere nabarmendu egin du.