Lehenengo hitzordua barikuan, urriaren 3an, 12:30ean, izango da, Casal Liburudendan. Ibon Meñika eta Eneko Gerrikabeitia bertan izango dira Nire olibondoa eta Ibaitik itsasora lanak aurkezteko. Bi liburuek Palestinako errealitatea ume eta gazteei hurbiltzea dute helburu, eta euskaraz argitaratu dituzte.



Aste-akabuan, liburuetatik kalera egingo du jauzi Palestinarekiko elkartasunak. Domekan, urriaren 4an, 13:30ean, Gernika-Palestina Herri Ekimenaren hileroko mobilizazioa egingo dute Xake plazan. "Stop genozidioa" lelopean, Palestinarekiko elkartasuna adierazi eta Israelegaz harremanak eteteko aldarria egingo dute.
Egun gutxira, urriaren 8an, 19:00etan, plaza bera izango da berriro elkargunea. Oraingoan, "Gernikaren herritik, genozidiorik ez! Gerrarik ez!" lelopean mobilizatzera deitu du Gernika-Palestina Herri Ekimenak.
Itzubaltzeta/Romon ez da Palestinaren alde kalera ateratzen diren lehen aldia: Gernika-Palestina Herri Ekimenak hileroko mobilizazioak egiten ditu bertan, Xake plazan, eta azken hilabeteetan bestelako elkartasun-ekimenak ere egin dituzte auzoan.