Udalak adierazi duenez, ospakizunak "normaltasunez" igaro dira, delitu "larririk" erregistratu gabe. Izan ere, dispositibo bereziak nagusiki prebentzio izaera izan duela, eta esku hartze gehienak jende gehien bildu den uneetan egin direla azaldu du.
Gainera, guztira, sei eztabaida edo liskar erregistratu direla jakinarazi dute: Herritarren Segurtasunari buruzko Legea urratzeagatik sei salaketa jarri dira eta bi pertsona atxilotu dituzte agintaritzaren aurkako atentatuagatik. Zehazki, liskarrekaz eta ordena publikoaren nahasmenduagaz lotutakoak izan direla gaineratu dute, baita arma zuriak eta drogak edukitzeagaz lotutakoak ere; esku hartzeen zati handi bat adingabeei alkohola saltzeagaz eta adingabeek alkohola kontsumitzeagaz lotuta egon direla tamaldu dute.
Hala ere, Getxoko Udalak "eskerrak" eman die herritarrei, jai-batzordeari eta ospakizunen garapenean parte hartu duten guztiei "izandako lankidetzagatik". Eta, era berean, kontsumo "arduratsuaren" garrantzia gogorarazi du, bereziki adingabeen artean, eta jai-herrikoien eredua balioetsi du, Getxo "bizi batez gozatzeko eta auzo bakoitzaren nortasun propioari eusteko aukera" ematen duelako.