Getxoko Bolueko Eraztun Estazioak Hegaztien Munduko Eguna ospatuko du urriaren 3an

Laura Fontalba Colomo

Jende guztientzako zuzendutako jarduera izango da. © FREEPIK

Bolueko Esfortzu Konstanteko Eraztun Estazioak Hegaztien Munduko Eguna ospatuko du Getxoko Udaleko Ingurumen Zerbitzuak sustatutako Getxonatura, ezagutu eta zaindu jardunaldien beste jarduera batean. 

Helburua Bolueko hezeguneko hegazti-fauna, bere arazoak eta egiten dituzten jarduerak ezagutzera ematea da. Udalak adierazi duenez, goizean zehar, Hezegune Bonben etxola bisitatu ahal izango da, hegaztiei eraztun zientifikoak jartzeko teknika nolakoa den azalduko dute, baita euren eskakizunak eta hegaztiak ezagutzeko eta kudeatzeko duen garrantzia ere, maila globalean zein tokikoan. Gainera, harrapatzen diren aleak hurbiletik ere ikusi ahal izango dira, eta bertaratzen direnei euren biologiari, ezaugarriei eta Bolueko hezegunean bertan duten presentziari buruzko azalpenak emango dizkietela adierazi dute.

Carlos Sergio Inguruneko zinegotziak nabarmendu duenez, jardunaldiak hezeguneak babestearen garrantzia erakutsiko du, biodibertsitatearen funtsezko babesleku gisa gizakiaren presioaren aurrean; eta klimaren aldaketek ekosistema horretako hegazti-faunaren ugalketa- eta biziraupen- zikloei nola eragiten dieten azalduko du. 

Jarduera Estazioko Dordoka taldeko eraztungileek aurkeztuko dute eta publiko guztientzat antolatutako jarduera izango da, 09:15etik 12:30era, eta ez da aurretik izena eman beharko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun