Sexu Aholkularitza Zerbitzuak 14 urtetik gorakoentzat eta legezko tutore bategaz hurbiltzen diren adin horretatik beherakoentzat zuzenduta dago. Bertan, sexologiako profesionalak daude eta gai sexualei buruzko mota guztietako –identitateari, desioari, sexu-orientazioari, ugalketari eta abarri buruzkoak– kontsultei erantzuten diete "isilpeko" eran.
Gainera, baliabideak eta tresnak eskaintzen dituzte, "bertaratzen diren pertsonak aldaketaren betearazle eta une oro beren bizipenen protagonista izan daitezen, ikaskuntzarako eta aldaketarako berezko erantzukizunetik eta gaitasunetik".
Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak azaldu duenez, bulegoaren zeregina "adin guztietako pertsonei sexualitateaz gehiago gozatzera laguntzea, beren behar eta interesekin edo sexu-zailtasunak gaindituz" da.