Berbalaguna euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da; Gurasolagun, berriz, ikastetxeko gurasoak biltzen dituen berbalagunaren aldaera da; ordutegi edo zaintza beharretan egokitutako ordutegiagaz.
Elkarteak azaldu duenez, koordinatutako talde txikietan astean behin ordubetez elkartuko dira, parkean, terrazan, online edo paseoan, besteak beste. Parte hartzeko baldintza bakarra euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izatea da.
Informazio guztia egizugetxo@gmail.com helbidera idatziz, 619 935 541 eta 722 789 302 –Berbalaguna–, edo 622 433 085 –Gurasolaguna– zenbakietara deituz eskuragarri egongo da; eta izen-ematea esteka honen bidez egin daiteke.