Urriaren 11n, Brodas Bros konpainiak hip hopari eta haren inguruko erritmo, musika eta mugitzeko modu guztiei omenaldia egin gura die Petit Break ikuskizunaren bidez. Helburua txikienei modu "bisual eta errazean" musika mota horren filosofia eta historia hurbiltzea da.
Urriaren 24an, La Venidera konpainiak NO hitzaren "performatibitatea" erresilientziarako espazio gisa lantzea proposatzen du. Ikuskizunak konpainiaren unibertso "intimo eta pertsonalenean" sartzera gonbidatzen du ikuslea, flamenko-dantzaren ikuspegi garaikidea erakutsiz.
Zirkuituak Arte Eszenikoen eta Musikaren Zuzendaritza Nagusiak (DGAEM) sustatzen du eta titulartasun publikoko Antzoki, Auditorio, Zirkuitu eta Jaialdien Espainiako Sareak garatzen du. Aurtengo programazioa hamar autonomia-erkidegotan ireki dute; eta, sortu zenetik, ia 350 ikuskizun programatu ditu 500 agertokitan, 1.800 emanaldi inguru eskainiz eta 370.000 ikusle baino gehiago bildu ditu.