Getxok 'Argia Ereiten' sariaren edizio berrirako hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu du

Laura Fontalba Colomo

2025ean, Bidean Erromeria Taldeak jaso zuen Argia Ereiten Saria. 

Urriaren 20ra arte Argia Ereiten Euskara Sariaren XVII. ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea zabalik egongo da. 

Getxoko Udalak antolatzen duen lehiaketa da, euskararen gizarte-erabilera babesteko, sustatzeko edo hedatzeko zereginetan nabarmendu diren erakunde, elkarte edo pertsona fisiko nahiz juridikoak goraipatzeko helburuagaz. 

Saria abenduan egingo den ekitaldi batean emango dute, eta irabazleak Ibon Garagarza eskultore getxotarraren lana jasoko du. Hautagaiak aurkezteko webgunearen bidez fitxa bete daiteke, edo dokumentua deskargatu eta euskara@getxo.eus helbidera edo WhatsAppez 688 675 345 zenbakira bidal daiteke.

Aurreko sariak 

Lehen edizioko sariaren irabazlea Laura Lapeyra izan zen, Juan Bautista Zabala ikastetxeko Gurasoen Elkartean euskararen erabileraren alde egindako lanagatik. Bigarrena, Bittor Egurrola izan zen, bizitza osoa hizkuntza sustatzera dedikatzeagatik; eta hirugarrena, San Nikolas ikastola, bere 50. urteurrenean euskarazko heziketan egindako lanagatik. Guztira, 15 sari eman zituzten; sarituen artean langileak zein elkarteak egon ziren, guztiak euskara sustatzeagatik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun