Mugikorrean, tabletan edo ordenagailuan jolastu ahal den aplikazioa dela aurreratu dute, bai eskolarako baita edozein adinetarako ere. Izan ere, Gurot aplikazioa mundu mailan garrantzia duten kultura orokorreko galderak eta bertakoagoak diren beste batzuk osatutako jolas "didaktiko eta entretenigarria" dela azaldu dute.
Orain arte, lehiaketak gazteentzat antolatu izan dituzte, baina, oraingoan, herrietako 16 urtetik gorako
bizilagunek jolastu ahal izango dute. Horretarako, Gurot-en webgunean eman beharko dute izena –orain arte erregistratuta ez badaude–.