2026/10/25 18:00 - 19:00

Antzerkia

Etxeko txikiakaz "Tretatxu" umeentzako antzezlanaz gozatu gura duzu?

Etxeko txikiakaz "Tretatxu" umeentzako antzezlanaz gozatu gura duzu?
Muxikebarri Antzokia, Getxo

Muxikebarrik Tretatxu umeentzako antzerkia hartuko du urriaren 25ean, arrastiko 18:00etan. Txotxongilo-antzezlan honek lapurreta ausartak, ihes ikusgarriak eta abentura zirraragarriak uztartzen ditu, umorea, hunkidura eta samurtasuna konpainiaren berezko estetika zainduagaz eta sentiberatasunagaz bat eginez. Sei urtetik gorako umeentzako antzezlana da, eta urriaren 18a arte –domeka arte–, HIRUKAko zozketetan sarrerak eskuratu ahal izango dira. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun