2026/10/20 18:00 - 20:00
Batzarrak eta topaketak
Urriaren 20an, martitzenean, Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak batzar irekia antolatuko du Romoko Kultur Etxean, arrastiko 18:00etan. Helburua azaroaren 11n egingo den greba orokorraren inguruan hitz egitea da. Horrez gain, Uribe Kostan "mahai gainean" dauden gatazkez, etxebizitzaren arazoaz eta horri aurre egiteko moduez ere eztabaidatuko dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!