Udalak aurreratu duenez, Gurutze Gorriak 130.000 euro jasoko ditu adinekoen parte-hartzea eta zahartze
aktiboa sustatzeko aurten antolatutako jarduerek eragindako gastuei aurre egiteko.
Sortarazik, berriz, 90.927 euro eskuratuko ditu; Hazia programaren barruan, "zailtasun sozioekonomikoak eta gizarteratzeko zailtasunak dituzten pertsonei, familiei eta/edo taldeei laguntzeko jarduerak antolatzeko". Aldi berean, diru-laguntza Gazteekin programa garatzeko ere izango dela adierazi du. Programa honen bidez, laguntza-sarerik ez duten gazte etorkinentzako, zailtasun sozioekonomikoak dituztenentzako eta gizarte-bazterketa jasateko arriskuan daudenentzako gizarte- eta prestakuntza-ibilbideak sustatuko dituztela aurreratu dute.
Era berean, Udalak 50.000 euro emango dizkio Sarekide Getxoko Boluntariotza Erakundeen Elkarteari. Helburua parte-hartze sozialeko jardueretatik eratorritako gastuak finantzatzea izango da. Besteak beste, boluntariotza eraldatzailea sustatzeko; erakundeen jarduera babesteko, aitortzeko eta zabaltzeko; eta udalerrian topaguneak eta parte hartzeko bideak errazteko erabiliko dute dirua.
Azkenik, Ajane Algortako adinekoen elkarteak 40.000 euro jasoko ditu. Udalaren arabera, dirua aurten adinekoen parte-hartzea eta zahartze aktiboa sustatzeko antolatutako jarduerek eragindako gastuei aurre egiteko erabiliko dute.