Euskal Herriko 40 turismo-bulegoetako profesionalek Abrako Badia bisitatu dute

Laura Fontalba Colomo

Agurtza itsasontzian, Santa Maria Basilikan, Bizkaia Zubian eta Punta Begoñan egon ziren. © GETXOKO UDALA

Urriaren 20an egindako jardunaldiaren helburua Abrako Badia turismo-helmugaren arkitektura-, historia- eta zaharberritze-proiektua ezagutzea izan zen.

Euskal Herriko 40 turismo-bulegotako ordezkariek hartu zuten parte Itourbask Euskadiko Turismo Bulegoen Euskal Sareak, Getxo, Santurtzi eta Portugaleteko udalekaz lankidetzan, antolatutako jardunaldian. 

Bisitaren helburua turismo-sektoreko profesionalei Abrako Badia helmuga erakustea izan zen. Horretarako, helmugaren aurkezpen ofiziala egin zuten, baita hainbat lekutara bisita gidatuak ere, hala nola Agurtza itsasontzira, Santa Maria basilikara, Bizkaia Zubira eta Punta Begoñako galerietara. Azken horietan amaitu zen jardunaldia.

Udalaren arabera, egindako ibilbideari esker, profesionalek bertako turismo-baliabideei buruzko informazioa zuzenean eskuratu ahal izan zuten, Euskadi helmuga gisa aukeratzen duten bisitariei aholkuak eman ahal izateko

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun