Lehenengo jarduera urriaren 27an, arrastiko 18:00etan hasiko da. ¿Qué historias guardan nuestras manos? izenburupegaz, Lumaltik Herriak GGKEaren eskutik, Guatemalako Silveira Asij Españak (maya kaqchikel); Amparo del Rosario Sandovalek –gizarte-langilea, herri-hezitzailea eta feminista– eta Karen Edith Ramosek –maien gida espirituala, sendatzailea eta eguraldiaren kontatzailea– hartuko dute parte. Bertan, ehuna jakintzak transmititzeko, nortasuna indartzeko eta herrien historia eta duintasuna aldarrikatzeko tresna nola bihur daitekeen azalduko dute.
Urriaren 28an, ordu berean, Tejiendo el cambio: vidas y resistencia de las mujeres en la máquina textil, en El Salvador izenburuko elkarrizketa-mahaia egingo dute. SETEM, Hego Haizea GGKEa eta El Salbadorreko Mujeres Transformando elkarte feminista egongo dira bertan. Maquilen adibidearen bidez, baita bertako ehungintzaren eta gure kontsumo-ohituren arteko loturaren bidez ere, ehungintzak lan-arloan, gizartean, ekonomian eta ingurumenean dituen eraginak ikusaraziko dituzte. Jardueran Montserrat Arevalo Mujeres Transformando elkarteko kideak eta Karla Nohemy Ortez de Perez prestakuntza-prozesuetako bideratzaileak hartuko dute parte.
Urriaren 29an, azkenik, 18:30ean hasita, El racismo que el progresismo no quiere abordar izeneko solasaldia egingo dute. Hizlaria Safia El Aaddam idazle eta aktibista izango da. Arrazakeria ez dela eskuin muturraren kontua bakarrik azalduko du. Gainera, pertsona arrazializatuen instrumentalizazioaz eta erreferente aurrerakoietatik datozenean diskurtso jakin batzuk zalantzan jartzeko zailtasunaz ere mintzatuko da.