Getxok 2027ko Aurrekontu Parte-hartzaileen bigarren fasearen emaitzak aurkeztu ditu

Laura Fontalba Colomo

Arenen, Iturgitxin, Zubilletan eta Maidaganen komun publikoak jartzea izan da boto gehien jaso dituen proposamena.

Irailaren 17tik 27ra 2027ko Aurrekontu Parte-hartzaileen bigarren fasea egin zuten, 1.495 pertsonaren parte-hartzeagaz. Bozketaren ondorioz, sei proiektu aukeratu zituzten, eta horiek gauzatzeko aurreikusitako inbertsioa 988.300 eurokoa izango da.

Udalak aurreratu duenez, boto gehien jaso dituen proposamena Arenen, Iturgitxin, Zubilletan eta Maidaganen komun publikoak jartzea izan da. Horren ostean, Zubilletako umeen parkea estaltzea eta berritzea adostu zen; udan aire zabaleko zinema emanaldiak antolatzea; Muxikebarriko Arrigunaga aretoan gazteentzako kontzertuak antolatzea; jokabide suizida prebenitzeko kanpaina sustatzea; eta, azkenik, Faduran eta Gobelan 50 metroko igerilekuetan horma bereizgarriak eta garabi-aulki eramangarriak jartzea aukeratu zuten.

Udalak dioenez, parte-hartzaileen 1.142k aurrez aurreko kanalen bidez parte hartu zuten, eta 353k, Zeugaz onlineko plataformaren bidez. Guztira, 60 boto baliogabe izan ziren; beraz, 1.435 ekarpen baliodun jaso zituzten. Gainera, aurten elkarte baten ekarpena ere jaso dutela adierazi dute; horrenbestez, 1.436 ekarpen baliodun jaso dituzte guztira.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun