Telletxe, Satistegi, San Nikolas plaza… guztiok ezagutzen ditugun guneak dira, baina, argazki zaharrak ikusita, ez da hain erraza gune horiek identifikatzea. Urteakaz eraikinak, errepideak eta berdeguneak aldatu dira, eta garai batean ohikoak ziren paisaiak ia erabat desagertu dira.
Bideoa ikusi ahala, gaur egungo irudiak agertu aurretik, zenbat txoko ezagutuko zenituzke?
Eta etxean Uribe Kostako argazki zaharrik baduzu, ez gorde tiraderan! Gustura ezagutuko genituzke herriko beste txoko batzuen istorioak ere.