Egitaraua

Iparra Galdu Gabe jardunaldiak heltzear daude!

Laura Fontalba Colomo

Azaroaren 22an, Niko Etxart egongo da Muxikebarrin.

Azaroaren 6tik 27ra, Iparra Galdu Gabe jardunaldiak euren 25. urteurrena ospatuko dute. Helburua, beste behin, adin guztietako publikoari zuzendutako jardueren bidez Iparraldeko kultura Getxora hurbiltzea izango da.

Getxoko Udalak, Euskal Kultur Erakundeagaz eta udalerriko hainbat elkarteakaz –Bentaranoa,
ALBE, Egizu, Azebarri...– elkarlanean antolatzen ditu jardunaldiak. Aurten, 25. urteurrena dela eta, lehen edizioan ere parte hartu zuen Niko Etxart musikariaren omenaldi-kontzertua egingo dute. 

Niko Etxartegaz batera, eszenatokian Hapa-Hapa eta Xabi Leon, Anje Duhalde, Süne, Xabaltx, Pello Artabe, Anne Bidalun, Irantzu Garamendi, Ainhoa Aranburu eta Robert Larrandaburu eta Dominika Eiheraberri ere izango dira. Baina jarduerak ez dira horregaz amaituko; izan ere, egitarau oparoa prestatu dute aurtengo ediziorako.

Egitaraua: 

Azaroak 6, barikua 

  • 18:00 Iparraldea Kantuz izeneko doako saioa, Bentan. Izenematea: bentaranoaelkartea@gmail.com
  • 19:00 Bertso musikatuak, Azebarri Kultur Elkartearen Egoitzan.

Azaroak 9, astelehena

  • 19:30 Eta galtzen bagara zer?  Literatura solasaldia, Villamonteko Kultur Etxean.

Azaroak 13, barikua 

  • 18:00 Iparraldea Kantuz izeneko doako saioa, Bentan. 
  • 19:30 Sorgina Banaiz! dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia, Azebarriren egoitzan.

Azaroak 15, domeka

  • 12:00 Gurashow familiarentzako doako musikaldia, TikiToki egoitzan.

Azaroak 20, barikua 

  • 18:00 Iparraldea Kantuz izeneko doako saioa, Bentan. 
  • 20:00 Promesarik Txikiena izenburuko helduentzako antzerkia, Muxikebarrin.

Azaroak 21, zapatua 

  • 20:00 Niko Etxarten kontzertu omenaldia, Muxikebarrin. 

Azaroak 22, domeka

  • Mamuka familiarentzako dantza-ikuskizuna, Muxikebarrin. 

Azaroak 26, eguena

  • Bardeetako otsoak literatura-solasaldia, Villamonteko Kultur Etxean.

Azaroak 27, barikua

  • 18:00 Iparraldea Kantuz izeneko doako saioa, Bentan. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun