Egitaraua

Hezetasuneko jaiek Getxoko herri-jaien egutegia itxiko dute

Laura Fontalba Colomo

Zapatuan, tiragoma txapelketa ospatuko dute berriz. 

Azaroaren 6tik 8ra, Algortak Hezetasuneko jaiak ospatuko ditu, Getxoko herri-jaien denboraldiari amaiera bikaina emanez. Egitarau oparoa izango da: adin guztientzako jarduerekaz, umeentzako eta familientzako tailerrekaz, musikagaz, dantzagaz eta jai-giro ezin hobeagaz! 

Urtero bezala, festa-giro aparta espero dute. Izan ere, Getxoko herri-jaien denboraldia agurtzen duten jaiak dira; beraz, egitarau oparo bategaz, jai-denboraldiari agur esateko aukera paregabea eskainiko dute. Berrikuntzak ere egongo dira. Barikuan, euskal pilotaren erakustaldia antolatuko dute Algorta Bote Luzea taldearen eskutik; iazko puzgarrien ordez, zapatuan feria-jolasak egingo dituzte Areneko karpan; egun berean, Zurrumurruen aurkako zeramika-tailerra ere egingo dute; eta giroa pizteko, talde berriak gonbidatuko dituzte: aurten, Territorio Norte eta EH Sukarra taldeak arituko dira zapatuan.

Egitaraua: 

Azaroak 6, barikua

  • 17:00 Jaien hasiera.
  • 17:00 San Nikolas ikastolako triki eta pandero ikasleen kalejira, Areneazpitik.
  • 18:00 Umeentzako diskofesta Oihan Vega DJagaz, Areneko karpan.
  • 19:00 Karaokea, Gurea tabernan.
  • 19:15 Txapela-jaurtiketa txapelketa, Areneko parkean.
  • 20:00 Euskal pilota erakustaldia, Algorta Bote Luzea taldearen eskutik, ikastolako frontoian.
  • 20:30 Gazteentzako Oihan Vega DJa, Areneko karpan.
  • 21:00-00:00 Alkoholari eta bestelako drogei buruzko informazio-zerbitzua eta alkohol-mailaren neurketa, Areneko parkean.
  • 23:00 Bidean erromeriaren kontzertua, Areneko karpan.
  • 23:00-02:30 Puntu Morea, Areneko parkean.
  • 02:00-03:30 Gaueko autobusa, Arene 22 autobus-geltokian.

Azaroak 7, zapatua

  • 10:00 Diana eta kalejira txistulariakaz, Agurra dantza-taldearen eskutik.
  • 11:00 Igel-toka eta tiragoma txapelketa, ikastolan.
  • 11:00 Umeentzako feria-jolas tradizionalak, Areneko karpan.
  • 11:00 Marrazki-lehiaketa, Ainhoa Ortellsen eskutik, ikastolan.
  • 11:00 Umeentzako tailerrak, Argia Fundazioaren eskutik, ikastolan.
  • 12:00 Txopolis fanfarria, auzoan zehar.
  • 13:00 Buruhandiak eta txistulariak, Arene parketik, Agurra dantza-taldearen eskutik.
  • 14:30 Herri-bazkaria, Areneko karpan. Tiketak Gurea eta Mahe tabernetan, urriaren 31ra arte.
  • 17:00 LVI. Villamonteko Krosa, Getxo Atletismoaren eskutik.
  • 17:00 XXXIV. Aurreskularien Txapelketa, ikastolan.
  • 17:00 Umeentzako futbol-partidak (5-10 urte), 3x3 formatuan, Areneko parkean.
  • 18:00 Sakatu elektrotxaranga, auzoan zehar.
  • 18:00 Zurrumurruen aurkako zeramika-tailerra, U Mariel Achata eta Getxo Antirrazistaren eskutik, ikastolan.
  • 18:00 Familientzako antzerki musikaleko tailerra, euskaraz, Biziki Arte Eszenikoen Eskolaren eskutik, ikastolako gimnasioan.
  • 18:00 Zumba Rosiagaz, Areneko karpan.
  • 19:00 Karaokea, Gurea tabernan.
  • 19:30 Dantza Plaza, ikastolan, Agurra dantza-taldearen jaialdiaren barruan.
  • 19:30 Txorizo-jana, Areneko karpan.
  • 20:15 XXXV. Fandango eta Arin-arin Txapelketa, ikastolan.
  • 22:00 Kontzertuak: Territorio Norte eta EH Sukarra, Areneko karpan.
  • 23:00-02:30 Puntu Morea, Areneko parkean.

Azaroak 8, domeka

  • 10:00 Diana eta kalejira txistulariakaz, Agurra dantza-taldearen eskutik.
  • 10:00-12:00 XLVIII. Lapiko Txapelketarako izen-ematea, Areneko txosnan.
  • 10:30 Azoka, Mikel Garcia San Miguelen omenez, Areneko karpan.
  • 11:45 Dantzari-taldeen bilkura, Kasune kalean.
  • 12:00 Dantzari-taldeen kalejira, Kasunetik ikastolara.
  • 12:00 Triki-kantu poteoa, Itxartu taldearen eskutik, auzoan zehar.
  • 12:30 Euskal dantzen agerraldia, ikastolan.
  • 13:30-14:30 Lapikoen aurkezpena, Areneko karpan.
  • 14:00 Agurra dantza-taldearen jaialdiko oroigarrien banaketa, ikastolan.
  • 17:00 Ume eta helduen karate-erakustaldia, Iruka Karate Eskolaren eskutik, ikastolan.
  • 17:30 XLVIII. Lapiko Txapelketaren sari-banaketa, Areneko karpan.
  • 18:00 Marrazki-lehiaketako sari-banaketa, Ainhoa Ortellsen eskutik, ikastolako gimnasioan.
  • 18:00 Earth Songs Project taldearen kontzertua, Areneko karpan.
  • 18:00 Nagusientzako luntxa, Areneko karpan.
  • 19:30 Txokolatada eta Marokoko te-banaketa, San Nikolas Zabalik elkartearen eskutik, Areneko karpan.
  • 20:00 Txerritxuaren erreketa eta jaien amaiera, Ironen (Alberto Garcia Sala) omenez, Areneko karpan.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun