Zinemabarri zikloak –eguenetan, 19:00etan, Muxikebarriko Arrigunaga aretoan– eta Zineklubak –barikuetan, 20:30ean, Romo Kultur Etxeko ekitaldi-aretoan– nazioarteko zein estatuko ekoizpenak eskainiko dituzte, 3,50 euroko sarrerarakaz. Film asko jatorrizko bertsioan eta azpitituluekaz emango direla aurreratu dute, baita gaztelaniaz eta euskaraz ere.
Zinemazaleentzat berrikuntza bat ere izango da aurten. Zineklubak atal berri bat izango duela jakinarazi dute: "hilean behin, zinema klasikoko filmak emango ditu jatorrizko bertsioan eta azpitituluakaz, Klasiko berreskuratuak izeneko atalaren barruan".
Familian eta txikiekaz ikusteko filmak ere eskainiko dituzte. Domeketan, Muxikebarriko Areeta aretoan, 12:00etan, eta Romo Kultur Etxean, 17:00etan, Zinematxikik eta Haurrentzako Igandeetako Zinemak umeei zuzendutako zinema-eskaintza "onena" hurbilduko dute.
Gainera, Romo Kultur Etxeak Dokumental Zikloa hartuko du berriz. Doako emanaldi horiek hilabete bakoitzeko lehen eguaztenean egingo dira, 19:00etan. Film guztiak euskaraz izango dira, eta emanaldi bakoitzaren ondoren solasaldia egingo da.
Guztira, Getxo Kulturak 20 emanaldi eskainiko ditu. Zinemabarriko eta Zineklubeko sarrerak 3,50 eurokoak izango dira; umeentzako zikloetakoak, 2,50 eurokoak, eta Dokumental Ziklokoak, doakoak.
Egitaraua:
Azaroak 4, eguaztena
- 19:00 Indabada, mende laurden herria astintzen, Romo Kultur Etxean. Dokumental Zikloa. Euskaraz, eta solasaldia ondoren.
Azaroak 5, eguena
- 19:00 Gaua, Muxikebarrin. Zinemabarri. Paul Urkijoren filma, euskaraz.
Azaroak 6, barikua
- 20:30 El agente secreto, Romo Kultur Etxean. Zinekluba. Kleber Mendonça Filhoren filma.
Azaroak 8, domeka
- 12:00 Little Amelie, Muxikebarrin. Zinematxiki. Umeentzako zinema.
Azaroak 12, eguena
- 19:00 El ser querido, Muxikebarrin. Zinemabarri. Rodrigo Sorogoyenen filma.
Azaroak 15, domeka
- 12:00 Evolution, Muxikebarrin. Zinematxiki. Umeentzako zinema, euskaraz.
Azaroak 19, eguena
- 19:00 Las corrientes, Muxikebarrin. Zinemabarri. Milagros Mumenthalerren filma.
Azaroak 20, barikua
- 20:30 Tres adioses, Romo Kultur Etxean. Zinekluba. Isabel Coixeten filma, jatorrizko bertsioan azpitituluekin.
Azaroak 22, domeka
- 12:00 Super Charlie, Muxikebarrin. Zinematxiki. Umeentzako zinema.
Abenduak 2, eguaztena
- 19:00 Aitatxo, Romo Kultur Etxean. Dokumental Zikloa. Beñat Abasolo eta Mikel Serratoren dokumentala, euskaraz, eta solasaldia ondoren.
Abenduak 3, eguena
- 19:00 Inurri itsuak, Muxikebarrin. Zinemabarri. Igor Legarretaren filma, euskaraz eta gaztelaniazko azpitituluekin.
Abenduak 4, barikua
- 20:30 Azken erromantikoak, Romo Kultur Etxean. Zinekluba. David P. Sañudoren filma, euskaraz eta gaztelaniazko azpitituluekin.
Abenduak 10, eguena
- 19:00 Resurreccion, Muxikebarrin. Zinemabarri. Bi Ganen filma, jatorrizko bertsioan azpitituluekin.
Abenduak 11, barikua
- 20:30 El muelle de las brumas, Romo Kultur Etxean. Zinekluba. Marcel Carnéren 1938ko klasikoa, jatorrizko bertsioan azpitituluekin.
Abenduak 13, domeka
- 12:00 Your Name, Muxikebarrin. Zinematxiki. Umeentzako zinema.
Abenduak 17, eguena
- 19:00 Asi llego la noche, Muxikebarrin. Zinemabarri. Ángel Santosen filma, jatorrizko bertsioan azpitituluekin.
Abenduak 18, barikua
- -20:30 Love Me Tender, Romo Kultur Etxean. Zinekluba. Ana Cazenaveren filma, gaztelaniaz.
Abenduak 20, domeka
- 12:00 Barrakudaren altxorra, Muxikebarrin. Zinematxiki. Umeentzako zinema, euskaraz.
- 17:00 Tu color, Romo Kultur Etxean. Haurrentzako Igandeetako Zinema. Gaztelaniaz.
Abenduak 27, domeka
- 12:00 La Patrulla Canina: La dino-pelicula, Muxikebarrin. Zinematxiki. Umeentzako zinema.