Udalak adierazi duenez, protagonista Eskola Agenda 2030ean parte hartzen duten ikasleek eraikitako anfibioen urmaela izango da. Bertatik abiatuta, ingurunea behatzean eta esploratzean oinarritutako
jarduera egingo dute.
Jarduerari esker, familiek udalerrian dauden hainbat anfibio espezie ezagutzeko aukera izango dute, bizi-zikloari eta aurre egin behar dieten mehatxuei buruzko informazioa jasotzeko ere. Gainera, amaitzeko, umeek eskulan "erraz eta dibertigarri" bat egiteko aukera ere izango dute. Jardueran aurkitutako espezieekaz lotutako eskulana izango da: anfibioentzako babesleku txiki bat eraikitzea.
Jarduera hainbat ordutan egingo dute: 10:30ean, 11:00etan, 11:30ean, 12:00etan, 12:30ean eta 12:45etan; baina parte hartzeko aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea beharrezkoa izango dela aurreratu dute.