
Antolatzaileek aurreratu dutenez, goizean zehar musika, edariak, zozketak eta bertsolariak ere izango dira bertan; hortaz, kirol-lehiaketaz gain, giro herrikoia eman gura diote jardunaldiari.
13:15ean sari-banaketa egingo dute eta, horren ostean, Euskal Pilota Selekzioak egindako lana aitortzeko argazkia egingo dute. Horregaz batera, Euskal Pilota Selekzioa zorionduko dute Argentinan eta Uruguain jokatutako XX. Munduko Txapelketan egindako lanagatik. Urriaren 15etik 24ra jokatutako txapelketan, Euskal Selekzioak ofizialki Munduko Txapelketa nagusi batean parte hartu zuen lehen aldiz, eta 12 domina lortu zituen: lau urre, zazpi zilar eta brontze bat.
Gainera, azaroaren 14an San Mamesen jokatuko den Euskal Selekzioaren futbol partidara joateko deia egingo dute. Euskal Selekzioak Venezuelaren aurka jokatuko du, 20:00etan, Lehen Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurreneko egitarauaren barruan.
Egitaraua:
Azaroak 7, zapatua
- 10:45 Antxia / Zumalakarregi – Garai Zabal / Aldaburu I. 3. mailako finala.
- 11:15 Manchebas / Llanos – Garbu / Jontxa. 2. mailako finala.
- 11:15 Maritxan / Zulueta – Libano / Ugalde. Emakumezkoen finala.
- 12:30 Yuste / Oliva – Irkus / Ugarte. 1. mailako finala.
- 13:15 Sari-banaketa eta Euskal Selekzioaren aldeko argazkia.