
Antolatzaileen arabera, tailerraren helburuak liburuak eta irakurgaiak ezagutzeko gune bat eskaintzea; hausnartzeko, esploratzeko, esperimentatzeko eta gozatzeko denbora hartzea; eta seme-alaben irakurketa sustatzea dira. Ikastaroan, batez ere, hausnartzeko eta zalantzak argitzeko aukera eskainiko dute.
Horretarako, lau gai landuko dituzte sakonean: ume- eta gazte-literaturara nola hurbildu; liburuak aukeratzeko kontuan hartu beharreko irizpideak –zer kontatu gura diegu eta zein adituen, argitaletxeen edo idazleren bidez–; irakurzaletasuna sustatzeko gomendioak eta proposamenak; eta ipuin tradizionalen boterea.
Dorleta Kortazarrek 27 urte daramatza gazteriaren arloan lan egiten. Azken bederatzi urteetan, gainera, berak sortutako ipuinen, ipuin tradizionalen eta egile berrien ipuinen kontaketak egin ditu. Dioenez, estatuko eta nazioarteko ipuin-kontalari erreferenteen eskutik jaso du prestakuntza, baina ipuinak kontatzea bezainbeste, "entzutea, irakurtzea eta ikastea" maite du.
Leku kopurua mugatua izango da, eta izen-ematea esteka honen bidez egin daiteke edo 622 433 085 telefonora deituz egin ahal izango da. Gainera, haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, baina lekua aldez aurretik eskatu beharko dela azpimarratu dute.