Ia 40 senide zaintzaile omendu dituzte Romo Kultur Etxean

Ekitaldiaren amaieran, parte-hartzaile bakoitzak opari bat jaso du. © GETXOKO UDALA

Mendekotasuna duten senideak zaintzen dituzten ia 40 lagunek omenaldia jaso dute gaur, azaroaren 6an, Romo Kultur Etxean. Zaintzaileen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako topaketaren zortzigarren edizioan, parte-hartzaileek euren bizipenak partekatzeko aukera izan dute.

Egunero mendekotasuna duten senideak zaintzen dituzten pertsonen lana aitortzeko hitzordua egin dute gaur goizean Romo Kultur Etxean. Zaintzaileen Nazioarteko Eguna atzo, azaroaren 5ean, ospatu zela aprobetxatuz, urteko Senide Zaintzaileen Topaketaren zortzigarren edizioa egin dute, eta ia 40 pertsona omendu dituzte.

Aurreko urteetako ildotik, topaketa zaintzaren inguruko esperientziak partekatzeko eta elkar entzuteko gunea izan da. Bertaratutakoek euren bizipenak azaldu dituzte, eta ipuin bat entzuteko aukera ere izan dute.

Ekitaldiaren amaieran, parte-hartzaile bakoitzak opari bat jaso du, eta mokadu txiki baten bueltan amaitu dute topaketa.

Hala, zortzigarren urtez, senideen zaintzan aritzen diren pertsonen eguneroko lana aitortzeko eta euren esperientziei lekua egiteko aukera eskaini du hitzorduak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun