Zapatuan eta domekan ez da girorik falta izan. Txistularien kalejirek auzoko kaleak girotu dituzte, eta buruhandiak ere auzoan barrena ibili dira. Dantzek ere leku berezia izan dute, aurreskularien txapelketagaz, dantza-plazagaz, fandango eta arin-arin txapelketagaz eta euskal dantzen erakustaldiagaz.
Horrez gain, domekan azoka izan zen eta putxera lehiaketak ere bere lekua izan du egitarauan. Hala, musikak, dantzek, gastronomiak eta herri-giroak bat egin dute aste-akabu osoan.