Getxo udazken-negu sasoiko lore-sailak berritzen hasi da

Laura Fontalba Colomo

Azaroaren 11n, 16an, 17an, 18an eta 23an, Udalak udaberri-udako landareak banatuko ditu. 

Udalerriko udazken-negu sasoiko lorea berritzeko lanak hainbat tokitako berdegune, lorategi, biribilgune eta irlatxoen artean banatutako dira, guztira 1.024 metro karratuko azalera hartuko dute. 

Udalak azaldu duenez, lanen barruan, 2.584 lore-tepe landatzea aurreikusi dute, berrerabilitako azalaz estalita. Hainbat espezie erabiliko dituzte, besteak beste, hainbat konposiziotako krabelinak, ziklamenak –gorriak, zuriak, moreak eta arrosak–; dragoi-muturrak, bitxiloreak, pennisetumak, biolak, myosotisak eta dimorfotekak. Lore berri horien kontserbazioa errazteko, Udalak herritarrei lore horiek "errespetatzea", landutako aleak ez "kentzea" edo "manipulatzea", eta animaliak espazio horietara sartzea saihestea eskatu die. 

Gainera, aurreko urteetan bezala, Udalak udaberri-udako landareak banatuko dituztela jakinarazi du. Alegrien kasuan, berrerabiltzea errazteko eta konpostatzera bidera ez daitezen, herritarren artean bananduko dituzte substratuagaz batera, etxeetan kimatu eta prestatu ahal izateko, neguan kontserbatzeko eta udaberrian loratu daitezen. Hori dela eta, entregarako aurreikusitako puntu eta egunak aurkeztu dituzte: azaroaren 11n, Santa Ana baselizan; 16an eta 17an, Dario de Regoyos parkean edo Basagoiti pasealekuan, Algortako etorbidearen ondoan; 18an, Areetako Geltokiko plazan; eta 23an, Bidezabalen.

Udazken-negu sasoiko lorea berritzeko lanak

Udalak dioenez, lan horiek hainbat auzoetan bananduko dituzte:

  • Itzubaltzeta/Romon eta Areetan: Eduardo Coste, Nagusi, Las Mercedes, Bidebarrieta, Errekagane, Ganeta eta Kresaltzu; Bizkaia Zubiko eta Geltokiko plazak; Santa Ana ermita; Luis Lopez Oses-Gobela kiroldegiko biribilgunea eta Musika Eskolako irlatxoa.
  • Neguri-Algortan: Arriluze, San Inazio, Telletxe, J.B. Zabala, Torrene, Basagoiti eta Algorta etorbideak, Maria Cristina parkea, Dario Regoyos, Los Fueros eta Euskal Herriko biribilguneak, eta Leioa etorbidea, Talaieta, Salsidu, Bidezabal, Sarrikobaso eta Venanciosen.
  • Andra Marin, Ormazan eta Maidagan eta Peña Santa Marinako biribilguneetan.
  • Avanzadan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun