Udalak aurreratu duenez, Euskal Fondoak 53.550 euro jasoko ditu, El Salvadorren berdintasun-gakoa duen tokiko gobernantzarako bidean izeneko proiektua 2026an eta 2027an Chalatenango Norte eta San Salvador Norte udalerrietan garatzeko.
ATFAL elkarteak 37.800 euro jasoko ditu, Aljeriako Tindufeko kanpamentuetan dauden errefuxiatu sahararren aldeko proiektuari jarraipena emateko; zehazki, euren elikadura bermatzen, desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen eta udan adingabeak hartzeko ekimena sustatzen laguntzeko.
Azkenik, Zabalketak 26.250 euro eskuratuko ditu SolidaridUP proiekturako. Proiektuak ekimen solidarioak antolatzen ditu, tokiko errealitateagaz eta herrialde pobretuen egoeragaz sentsibilizatutako herriak sustatzeko.