Lehenengo hitzordua 18:30ean izango da, Mugarri tabernan, Ainhoa eta Jonanen emanaldiagaz. Ordubete geroago, 19:30ean, Barne Barnetik taldearen txanda izango da, La Plazan.

Musikak 21:00etan izango du jarraipena, Arene 6 taldearen kontzertuagaz, Muxikebarrin. Algortako punk eta oi! musikaren inguruan sortutako taldea da Arene 6, 2019an eratutako proiektua. Azkenik, 22:30ean, Madbox Oi! taldeak itxiko du egitaraua, La Plazan.
Hala, lau emanaldiren bidez, Algortako hainbat gunetan elkartzeko eta musikaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Ekimenaren kartelak herriko erreferentzia historikoak eta gaur egungo espazioak uztartzen ditu, «Iragana, oraina, geroa» leloari jarraituz.