Getxoko Udalak aurreratu duenez, jardueren artean, Urgull zentroan, abenduaren 7an eta 14an, 17:00etatik 18:00etara, xake-txapelketa bat izango da, eta hilaren 16an, 17:00etan, Gabonetako eskulan-tailer bat, aingeruak egiteko.
Bestalde, Romo Kultur Etxean, abenduaren 15ean, 17:30ean, Gabonetako postre bat egiteko tailerra egingo
dute; hilaren 17an, 18:30ean, Zineadin zikloaren proiekzio bat eskainiko dute, eta hilaren 19an, 18:00etan, Gabonetako kantakaz dantza egiteko saioa.
Horrez gain, abenduaren 16an, DYAren eskutik, lehen Sorospenei buruzko formazioa jasotzeko aukera ere izango da, 17:00etatik aurrera, Urgull Zentroan. Aurretiazko Borondateen Dokumentua egiteko aukera ere izango da.
Joste Solidarioa
Azaroaren 30etik abenduaren 4ra Joste Solidarioaren erakusketa-salmenta ere egingo dute Urgull Zentroan; eta abenduaren 14tik 18ra, Romo Kultur Etxean Joste Solidarioaren tailerrean egindako umeentzako arropen erakusketa bisitatu ahal izango da.
Ohi bezala, erakusketetan umeentzako eta umetxoentzako jantziak izango direla azaldu dute; horien artean, txaketatxoak, prakak, soinekoak, txanoak, mendigoizaleak eta bufandak egongo dira salgai.
Erakusketak bisitatzeko ordutegia 10:30etik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara izango da. Bi erakusketetan bildutako dirua ASPANOVAS Bizkaiko Haur eta Nerabe Minbizidunen Gurasoen Elkartearentzat izango da.