
Mugimenduak dioenez, azken bi urteotan hainbat ekimen egin dituzte euskaltzaleak sentsibilizatu eta aktibatzeko asmoz. Izan ere, ikasturte honetan euren buruari erronka bat jarri ziotela azaldu dute: Euskararen eguna ospakizuna izateaz gain aldarrikapenerako eguna bilakatzea.
Euren aburuz, euskara "ataka estuan" dago; beraz, hartu beharreko konpromisoetan arreta jartzeko momentua dela deritzote. "Hautu indibidual eta kolektiboak bezain garrantzitsuak dira euskararen aldeko neurri politiko sakonak ere. Ez baitago hizkuntza politika neutrorik", adierazi dute.
Denok irabazteko, Getxo euskaldundu! leloagaz, batetik, Getxo euskaldunagoa izatea herritar guztien mesederako izango dela aldarrikatu gura dute; eta, bestetik, Getxo euskalduna erdiesteko hartu beharreko konpromisoen inguruan hausnartu gura dute.