GUE2

Getxoko Udal Euskaltegia

Santa Eugenia plaza , Romo Kultur Etxea, 4. solairua , 48930 Getxo https://www.getxo.eus/eu/euskaltegi
Getxoko Udal Euskaltegia logotipoa

Getxoko Udal Euskaltegia euskaltegi publikoa da, eta 1985etik gabiltza euskara irakasten Getxo
herrian. Irakasleok ikasleen benetako beharrizanak ditugu ardatz eta ikasleari adore ematen diogu
klasean parte hartzeko eskola dibertigarri, eragingarri eta atsegina sortzeko. Edozertariko langaiez
baliatzen gara, baita teknologia berri eta azken ildo didaktikoez ere. Etengabeko ebaluazioa
erabiltzen dugu eta beraren bitartez, ikaslearen interesa piztu nahi dugu berak ikasten jarrai dezan.

Euskara ikastea are eraginkorragoa da egoera hauetan:

  • Ikasleek elkarri eragin eta klasean bizi-bizi parte hartzen dutenean.
  • Ikasleek klasean ondo pasatzen dutenean
  • Eskolek ikaslearen independentzia eta autonomia bultzatzen dituztenean.
  • Ikasleek ikaskuntza-prozesuan guztiz inplikatu eta gogotsu jarduten dutenean.

Taldeak 9 ikasletik 16ra bitartekoak izaten dira. Ezohiko egoera batzuetan 18ra arte, gehi
genezake ikasleen kopurua gela bakoitzeko.

Kokapenaren mapa