san nikolas argazkia

San Nikolas Ikastola

San Nikolas Ikastola logotipoa

San Nikolas Ikastola guraso talde baten ekimenez sortutako Hezkuntza Proiektua da. Ikastola izaera duen proiektu sendoa, egitasmo zehatzei erantzuten dien hezkuntza proposamena, etengabe gaurkotzen dagoen sistema pedagogikoa duena eta ikastolaren eguneroko kudeaketan langileak, gurasoak eta ikasleak integratzen dituena.

San Nikolas Ikastola guraso kooperatiba da, euskalduna, "D" ereduan urte batetik 16 urtera arteko ikasleentzat kalitatezko ikasketak eskaintzen dituena, beste kulturekiko zabaltasunaz euskal kultura sustatuz eta bere proiektuan parte hartzera gonbidatuz.

Berrikuntza proiektuak bultzatzeko irakasleriaren etengabeko formakuntzak ikastolak kalitatearekiko eta garapenarekiko duen konpromisoa islatzen du.

Bere eragin esparruan hezkuntza, gizarte eta euskal kulturaren erreferentea izatea, hezkuntza eta kudeaketa proiektu sendoa izateagatik ezaguna, kalitatezko kudeaketa sistema duena, gaurko eta etorkizuneko guraso eta ikasleen beharrizan eta nahien asetzean oinarritzen dena. Guzti hau gizarte eragile ezberdinen konpromiso, inplikazio eta parte hartzeaz, ikastolako langileria ere integratuz.

Kokapenaren mapa