2015/01/22 19:00

Berbaldiak eta mahainguruak

EH Bilduren Energia Konpromisoa hizpide

EH Bilduren Energia Konpromisoa hizpide
Sertutxena eraikina, Gorliz

Urtarrilak 22, eguena, EH Bilduren energia konpromisoari buruzko hitzaldia izango da Gorlizen. Hitzordua 19:00etan jarri dute Sertutxena udal eraikinean. Koalizio abertzaleak Energia Konpromisoa izeneko zortzi puntuko plana aurkeztu du. Iturri berriztagarrietan, deszentralizazioan eta kontsumo murrizketan oinarritutako energi ereduranzko urratsak eman beharra azpimarratzen dute subiranistek. Konpromisoaren muina udaletako plan energetiko berriak dira. Joan Santxez izango da hizlaria.

Hizkuntza: Euskara
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun