EH Bilduren energia konpromisoa eztabaidagai Gorlizen

Iker Rincon Moreno 2015ko urt. 22a, 08:00

Gorlizko hitzaldia iragartzeko kartela

EH Bilduren energia konpromisoari buruzko hitzaldia izango da gaur Gorlizen. Hitzordua 19:00etan jarri dute Sertutxena udal eraikinean. Koalizio abertzaleak Energia Konpromisoa izeneko zortzi puntuko plana aurkeztu du. Iturri berriztagarrietan, deszentralizazioan eta kontsumo murrizketan oinarritutako energi ereduranzko urratsak eman beharra azpimarratzen dute soberanistek. Konpromisoaren muina udaletako plan energetiko berriak dira. Bestalde, hilaren 29an, osteguna, “Telefonia antenak: ardura printzipioa” hitzaldia emango dute Iñigo Bilbao plentziarrak eta Dani Maeztu EH Bilduren eusko legebiltzarkideak. Solasaldia 19:00etan izango da Plentziako Goñi Portal kultur etxean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun