2015/02/13 - 2015/02/17 Egun osoan zehar

Aratusteak Gorlizen

Gorliz

Ondoko herrietan bezala, mozorroak jantziko dituzte egunotan Gorlizen. Horretarako, lehenengo hitzordua otsailaren 13an, barikuz, jarri dute 18:30ean eta 19:00etan Ibarreta eta Eliz plazetan, hurrenez hurren. Horietan, kalejira, dantzak, txokolate jana eta trikitilariak arituko dira giroa alaitzeko. Otsailaren 14an, zapatuz, disko festa eta txokolatada egongo dira Ibarreta plazan, 18:00etatik aurrera. Domekan, ostera, zazpigarrenez tostada txapelketa egingo dute Ibarreta plazan, 13:00etan. Otsailaren 16an eta 17an, “Inauteriak munduan zehar” eta “Maskarak eta osagarriak” ekimenak egingo dituzte ludotekan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun