Egitasmoa abiatu zenetik, orain dela hiru hilabete, hainbat joko eta tailer egin dituzte, monitore baten laguntzagaz. Gainera, Bilboko Itsas Museora eta Gorlizko itsasargira txangoak egin dituzte. Halaber, antolatzaileek jakinarazi dutenez, denbora tarte horretan talde eta giro dibertigarria sortu dute, familia eta lagunen artean euskaraz jarduteko eta familia arteko eskolaz kanpoko ekintzak bultzatzeko.