Sertutxenako erakusgelako ordutegiari dagokionez, bisitak astelehenetik barikura 10:00etatik 13:30era eta 16:30etik 21:30era egin daitezke. Zapatuetan ere zabalik dago aretoa 19:00ak arte. Eta domeketan eta jai-egunetan goizez bakarrik.
Egizu Getxo Euskaldun elkarteak eta UK aldizkariak 2014ko erdialdean abiatu zuten ArgiHizkiak lehiaketaren hirugarren edizioa, Uribe Kostako hainbat erakunde publikogaz (Leioa, Berango, Getxo eta Mankomunitatea) eta herrietako euskara-taldeakaz elkarlanean.