Bestalde, inguruko gudarien senideei gonbidapena luzatu die Kandelariak, eta iaz bezala, aurten ere Matxitxako Elkarteko lagunak egongo dira, haien artean Bermeoko Juan Azkarate, Euzkadiko Gudontzidiko azken gudaria. Iaz Armintzan egin zuten omenaldia. Baina, Barrika, Gorliz, Lemoiz eta Plentzian egitea da Kandelaria elkartearen asmoa, urte bakoitzean herri batean.
1937ko martxoaren 5ean, gerra garaian, Galdames merkatal ontzia Bilborantz zihoan, 173 bidaiari gainean zeramatzala. Matxitxako parean, errefuxiatu eta politiko errepublikar ugari zeuden ontzi hark frankisten Canarias gerra ontziaegin egin zuen topo. Galdames babesteko inguruan zeuden bou euskaldunek Canarias-i egin zioten aurre. Gerra ontzi faxistak bou haietako bat, Nabarra, hondoratu zuen eta beste bi, Gipuzkoa eta Bizkaya, matxuratu. Guduak bi ordu baino gehiago iraun zuen eta Nabarra-ko 49 gizonetik 20 baino ez ziren salbatu. Enrique Moreno komandanteak nahiago izan zuen borrokan hondoratu.