1937ko martxoaren 5ean, gerra garaian, Galdames merkantzia-ontzia Bilborantz zihoan, 173 bidaiari bizkarrean zeramatzala. Matxitxako parean, errefuxiatu eta politiko errepublikar ugari zeuden ontzi hark frankisten Canarias gerra ontziagaz egin zuen topo. Galdames babesteko inguruan zeuden bou euskaldunek Canarias-i egin zioten aurre. Faxisten gerra ontziak bou haietako bat, Nabarra, hondoratu zuen eta beste bi, Gipuzkoa eta Bizkaya, matxuratu. Guduak bi ordu baino gehiago iraun zuen eta Nabarrako 49 gizonetik 20 baino ez ziren salbatu. Enrique Moreno komandanteak nahiago izan zuen borrokan hondoratu.