Indaba-txapelketa egingo dute bihar Gorlizko Iberrebarri plazan

Iker Rincon Moreno 2015ko mar. 27a, 18:02

Gorlizko Merkatari Elkarteak (GOSKOA) indaba-txapelketa antolatu du martxoaren 28rako, zapatuagaz. Aurtengoa bosgarren ekitaldia izango da, eta hitzordua goizeko 09:00etan jarri dute, Iberrebarri plazan. Horretan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman eta 10 euro ordaindu beharra dago. Hala ere, doako izen-ematea lor daiteke indabak egiteko osagaiak GOSKOAko dendetan erosiz gero. Parte-hartzaileek tresna de­nak eroan beharko dituzte etxetik: su txikiak, lapikoak, mahaiak, lanabesak... Indabak tradiziozko moduan egin beharko dituzte eta lapikoak eguerdiko 13:30ean aurkeztu. Lehenengo saria «etxean egindako» Balmasedako lapikoa izango da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun