Ortu ekologikoen erabilera sustatzeko diru-laguntzak banatuko ditu Gorlizko Udalak

Iker Rincon Moreno 2018ko ots. 19a, 14:31

Gorlizko Udalak bere webgunean jakinarazi duenez, ortu ekologikoak errentan dituzten eta udalerrian erroldatuta dauden auzotarren artean diru-laguntzak banatuko ditu.

Laguntza horiek jaso gura dituztenek honako baldintzak bete beharko dituzte: langabezian egotea; jubilatuta edo aktiboan ez egotea eta 55 urtetik gorakoa izatea; elbarria izatea; edo lan merkatuan inolako aukerarik ez duen gaztea izatea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun