Gorliz Badiako Triatloia izango da domekan

Iker Rincon Moreno 2015ko mai. 16a, 18:15

Ekimenaren kartela.

Bihar, domekan, Gorlizek bere triatloi­a­ren IX. edizioa har­tuko du. Euskal Herriko tri­a­tloi-zirkuiturako 5. proba puntuagarria da, eta esprint-distantzian jokatuko da. Proba goizeko 10:00etan hasiko da, emakumezkoen irteeragaz. Hamar minutu beranduago gizonezkoen txanda izango da. Hasieran, kirolariek 750 metro egin beharko dituzte igerian, Gorlizko hon­dartzatik atera eta hara bueltatu. Ostean, bizikletaz, 28,5 kilometro egingo dituzte Lemoiz, Maruri-Jatabe, eta berriro Lemoiz eta Gorliz zeharkatuta. Azkenik, 5.000 metro osatu beharko dituzte oinez hondartzan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun