Gorlizko hondartza eta labarrak garbituko dituzte gaur

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 13a, 07:00

Ekimenaren kartela.
Ugarisub Gorlizko urpeko arrantza klubak deituta, hainbat boluntariok Gorlizko hondartza eta inguruko labarrak garbituko dituzte gaur, zapatua. Elkarteak goizeko 10:00etan jarri du hitzordua Astondon, bertan garbitzeko guneak antolatu eta banatzeko. Itsas-zabor dena jasotzeko, interesatu guztien laguntza ondo etorria izango dela baieztatu dute arrantzaleek: "Bazkide guztion laguntza behar dugu; senidekoak, lagunak eta bikotekidea ere ondo etorriak izango dira. Anima zaitez eta hartu parte".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun