Antolatzaileen ustez horrelako "txapelketa txiki bat beti da motibagarria eskaladan hasi eta bultzatzeko. Boulderra ez da natura gehien bultzatzen duen eskalada mota, baina eskalada berez ezagutarazteak mendira eta harrietara eramaten zaitu, eta horrek bai, naturagaz harremana dauka. Kirol sanoagoa izan daiteke, ez da beste batzuk bezain hiritarra. Berez boulderra da eskaladaren parterik itsusiena, baina berrientzat errazena, eta txapelketa antolatzean, pixka bat dibertigarriagoa egin gura izan dugu".
Eskalada ikastaroa
Egun berean, Gorlizko Troka Abentura enpresak hasierako eskalada ikastaroa emango du: segurtasun-neurriak, materialak, segurtatze-teknikak, eskalatzeko teknikak, eta abar.