Ikasturte amaierako jaialdia eta erakustaldia egingo dituzte bihar Gorlizen

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 18a, 15:30

Uda ate joka dugu, eta horregaz batera heldu da ikasturtearen amaiera. Hori horrela, Gorlizko ikastetxean, kurtso amaierako jaialdia egingo dute hilaren 19an, barikuan. Hala, arrastiko 04:00etatik 07:30era herriko neska-mutilek gozatu ahal izango dute puzgarriakaz, tailerrakaz, ginkanagaz eta beste hainbat jardueragaz. Era berean, udalerriko kiroldegian ikastaroetan ibili diren ikasleek egun berean erakutsiko dute ikasturtean ikasitako guztia, arrastiko 07:00etan, frontoian. Hala, bertaratzen direnek gozatu ahal izango dute gym-jazz, zumba eta saloi-dantzetako ikasleen abileziakaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun