Euskara ikasteko laguntzak eskatzeko epea zabaldu dute Gorlizen

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 2a, 15:50

Dokumentuak urriaren 31ra arte entregatu ahal izango dira, udaletxean bertan.

Euskara ikasteko laguntzak emate aldera, epea zabaldu du Gorlizko Udalak joan den ikasturtean euskara ikasi dutenek diru-laguntzak eska ditzaten. Horretarako, indarrean dagoen ordenantzaren baldintzak bete beharko dituzte eskatzaileek, eta eskari-orriagaz batera, hainbat dokumentu aurkeztu beharko dituzte: NANaren fotokopia; euskaltegiaren egiaztagiria, eta bertan agertu beharko du ea zer maila egin duen, gainditu duen ala ez, ikastaroaren ordu-kopurua, eta zenbat ordu egin duen ikastaroan; eskatutako edo lortutako diru-laguntzen gaineko informazioa; ikastaroa ordaindu izanaren egiaztagiria; eta kontu-korrontearen zenbakia. Urriaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dituzte interesa dutenek dokumentu horiek guztiak, Gorlizko udaletxean bertan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun