Marta Ubieta sopranoa eta Lirain, kontzertuan

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 10a, 11:03

Marta Ubieta soprano bilbotarra, Rossiniren Errauskine lanean. © MARTA UBIETA

Marta Ubieta soprano bilbotarrak eta Lirain abesbatzak kontzertua eskainiko dute zapatu honetan, uztailak 11. Hitzordua arrastiko 08:00etan jarri dute, Gorlizko Sortzez Garbiaren elizan, sarrera doan. Ubietak azaldu duenez, "oso egitarau polita eta askotarikoa" aukeratu dute aipatutako saiorako. Besteak beste, zarzuela generoan oso ezagunak diren hainbat abesti eta erromantza kantatuko ditu abeslariak, berbarako: "La Tabernera del Puerto", "El Caserio", "La Generala" eta "El Barberillo de Lavapies". Horietan denetan lagun edukiko du gorliztar Lirain abesbatza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun